INAUTERIAK

Urdaneta ikastetxeko ikasleen inauterietako desfilea

Itsasoa gaitzat hartuta, arrainez, arrantzalez, urpekariz eta surflariz mozorrotu dira. Ikastetxetik abiatu eta Barandiaran plazan amaitu da kalejira, dantzaldiarekin.

Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoak, surflariz.Laida Goiburu

Urdaneta ikastetxeko ikasle eta irakasleek gaur ospatu dituzte inauteriak, ostegun gizenez. 15:00etan irten dira desfilea egiteko eskolatik. Itsasoa hartu dute gaitzat aurten Urdanetan. Gai horren bueltan, Haur Hezkuntzako ikasleak arrainez mozorrotu dira, Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoak arrantzalez, bigarren ziklokoak urpekariz eta hirugarren ziklokoak surflariz. Denak elkarrekin, musikaren erritmora, Barandiaran plazara joan dira kalejiran, eta bertan egin dute azken dantzaldia.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa