Legoreggae-ko sarrerak salgai daude jada

Legorretako Olason, Insaustin, Jubilatuenean eta Ezkizun, Ordiziako Kirkilen, Beasaingo Koiote zaharrean eta Tolosako Orbelan daude salgai, 15 euroan. Online ere eros daitezke.

2021eko Legoreggae-ko argazkia. Arabako Tricoma Banda.Ariane Vierbücher

Martxoaren 23an izango da Legoreggae Legorretako reggae jaialdia, Harripila kiroldegian. Samory I & Mortimer Meets Tippy I jamaikarrak eta The Titanians, Steady Rockets, Lilibat Sound eta Marabiyak Sound euskal herritarrak izango dira eszenatokian. Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai jada. Sarrera fisikoak Legorretako Olaso, Insausti, Jubilatuen eta Ezkizu, Ordiziako Kirkil, Beasaingo Koiote zahar eta Tolosako Orbela tabernetan eskuratu daitezke, 15 euroan. Online ere erosi daitezke, Eventbrite webgunean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa