Legorretako inauteriak, gazte asanbladaren eskutik
Larunbatean 12:30ean botako dute txupinazoa gaztetxetik. Arratsaldean izango da mozorro desfilea.

Astebete beranduago ospatu ohi dituzte inauteriak Legorretan, Legorretako Gazte Asanbladak antolatuta. Aurten ere egitaraua prestatu dute, astebururako. Ostiralean, 23:00etan, futbolin txapelketa egingo dute. Larunbatean, berriz, 12:30ean txupinazoa botako dute gaztetxetik, eta 18:00etan mozorro desfilea izango da. Gaua DJ Lymak girotuko du. Herritarrak deitu dituzte mozorrotuta ateratzera.