Maria Hernandez beasaindarrak 100 urte bete ditu
Beasaindar guztien partetik lore sorta eta plaka oparitu diote udal ordezkariek.
Maria Hernandez Rodriguezek 100 urte bete zituen ostegunean. Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual ongizate saileko buruaren bisita jaso zuen, eta oroimenezko plaka eta lore sorta oparitu zioten beasaindar guztien partetik. Biloba eta birbilobaz inguratuta ospatu zuen urtebetetzea.