Neguko stock eta kale azokaren lehen eguna
Arratsaldean 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik Plaza Nagusiko zein denden aurrealdeko guneak. 19:00etan, Urdaneta dantza taldearen emanaldia izango da.
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak antolatutako neguko stock eta kale azokaren lehen eguna da gaur. Plaza Nagusian stock azoka jarri dute Gofi Berri, Mirentxu, Ness By Esti Garcia eta Porfirio Fernandez saltokiek, eta Arantxak, Kixmik, Oskarbik, Palomok, Serendipityk, Uribak, Vicuña Confeccionek eta Vicuña Sport-ek denden aurrealdean jarri dituzte postuak, kale azokan. Produktuak ikusi eta erostera gerturatu dira herritarrak.
Udazken-neguko azken gangez gain, udaberrirako produktu berri batzuk ere izango dira eskaintzan. Arratsaldean ere irekita egongo dira Plaza Nagusiko zein aipatutako denden aurrealdeko guneak, 17:00etatik 20:00etara. Bihar izango da neguko azokaren bigarren eta azken eguna. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara irekiko dute, eta kale azoka 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldean, berriz, bi guneetan 17:00etatik 20:00etara erosteko aukera egongo da. Berrogeita hamar euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte azokan erosten dutenen artean.
Musikarekin girotu dute Plaza Nagusiko gunea. Arratsaldean, berriz, Urdaneta dantza taldearen emanaldia izango da 19:00etan gaur, eta bihar, Majori kiroldegiko dance flow taldeak egingo du emanaldia, 18:30ean.