‘Os cigarrons’ inauteriari buruzko erakusketa, Aterpen
Celso Gomezek Os Cigarrons izenburudun erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe Tabernan. Martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa hau Entroido de Veringo (Ourense, Galizia) inauteriei buruzkoa da. Celso bera, han jaiotakoa da. Egurrez egindako maskara batzuek eta aerografian margotutako koadroek osatzen dute. Herritar guztiei luzatu die egindako lana ezagutzeko gonbita.