Perkusio doinuak Igartzan
Markel Perez Etxarrik eta Juan Luis Garcia Diazek osatutako Kirudat Duo bikoteak kontzertua egingo du igandean Igartzako jauregian (19:00). Perkusioaren mundura bidaia bat egitea proposatzen dute haurrei zein helduei zuzendutako emanaldi honekin.