Emakumezko erreferenteen inguruan lanketa egin dute Beasaingo gaztetxoek
Udal ordezkariekin partekatu dute egindako lana.
Martxoaren 8aren inguruan lanketa sakona egin dute Beasaingo lau ikastetxeetan (La Salle ikastetxea, Murumendi eskola, Andramendi ikastola eta Alkartasuna lizeoa), eta gaur, udaletxean izan dira eskola bakoitzeko ordezkaritza bat, egindako lana udal ordezkariekin elkarbanatzen. Emakumezko erreferenteen bilaketa lana egin dute eta hausnarketarako gai izan dute. Ondoren, bideo bana egin dute, lanketa bertan laburbilduz. Atera duten ondorio nagusia da, “Martxoaren 8ko aldarriak urteko 365 egunetan landu behar direla”.














