Bizikletak garbitzeko gunea jarri dute Idiazabalen
Dagoeneko erabilgarri dago Pilarrenean kokatu den gune berria. Bizikletak garbitzeaz gain, konpontzeko erremintak ere baditu.
Idiazabalgo Udalak bizikletak garbitzeko prestatu duen gunea martxan da dagoeneko. Pilarreneako zaindarien etxearen atzeko aldean dago kokatuta. Garbiketarako guneaz gain, konponketarako erremintak ere jarri dira. Erreminten kaxa, txanpon bidez irekitzen da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz gauzatuko du udalak.