'Emakume gazteak eta musika' hitzaldi-emanaldia egingo dute gaur Ianire Aranzabek, Esti Markezek eta Eider Saezek
18:00etan hasiko da, Itsasondoko Bizi Nahi Elkartean. Ondoren kantu poteoa izango da Araman.
Aramako, Altzagako eta Itsasondoko Korrika Batzordeak antolatuta, hiru emakume musikarik Emakume gazteak eta musika solasaldi-emanaldia eskainiko dute Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, gaur, 18:00etan. Ianire Aranzabe altzagarra, Eider Saez lazkaotarra eta Esti Markez aiarra izango dira hizlariak. Ekitaldi irekia da. Ondoren, 20:00etan, kantu poteoa eta afaria izango da Araman, Arrikutz elkartean.