Bisita gidatuak Ordiziako Turismo Bulegoan
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/11.jpg)
Ordiziako Turismo Bulegoak hiru bisita gidatu antolatu ditu opor egunetarako. Bihar, Ordiziako Alde Zaharra ezagutzeko bisita izango da; larunbatean, berriz, erlijioak eta elizak Ordizian izan duen papera jorratzeko bisita izango da; eta apirilaren 1ean eta 5ean, Ordiziako Azokaren arrastoak ezagutzeko bisita egingo da. Guztiak D’elikatuzen hasiko dira, 11:30ean. Erreserbak turismo@ordizia.eus helbidera idatzita edo 943 88 22 90 zenbakira deituta egin behar dira aldez aurretik.