Giro ederra Segurako bizikleta festan
Eskolarteko txirrindularitza lasterketaren ondoren, herriko haurrentzat antolatutako Bizikleta festa egin dute.
Behin, eskolarteko lasterketak amaituta, Bizikleta Festa hasi zen, 17:30ak aldera. Festa «irekia» izan zen, bereziki herriko haurrei zuzendutakoa Bizikletaren gainean teknika hobetzeko ginkana, bizikletaren mantenurako gomendioak —katea nola sartu, zulatuak nola konpondu…— eta bide segurtasunari eta herrian bizikletaz zirkulatzeari buruzko hainbat gomendio eman zituzten. 30 gaztetxo inguruk hartu zuten parte.
- 1. Aiur Goiburu (Goierriko Txirrindularitza, Ampo)
- 2. Iker Aranburu (Oriako)
- 3. Oihan Arsuaga (Oriako)
- 1. Jare Aginaga (Danena)
- 2. Maddi Montoya
- 1. Xabat Martin ( Andoain)
- 2. Intxisu Marin (Goierriko Txirrindularitza, Ampo)
- 3. Oier Yarza (Oriako)
- 1. Malen Iurrita (Oriako)
- 2. Sara Estensoro (Goierriko txirrindulariza, Ampo)
- 3. Margot Kortajarena (Oriako)