Mayi Mujika korrikalari urretxuarrak EH Mendi Erronka irabazi du
Mayi Mujika korrikalari urretxuarrak EH Mendi Erronka lasterketaren hamargarren edizioa irabazi zuen larunbatean. Leitza inguruko mendietan egiten den lasterketa horretako errekorra egin zuen, gainera: 7 ordu, 40 minutu eta 12 segundo behar izan zituen 67 kilometroko luzera eta 7.200 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Oihana Azkorbebeitia sailkatu zen.












