Mari Luz Esteban literatura-saioan izango da Zaldibian
Mari Luz Esteban gizarte-antropologo eta euskal feminismoaren erreferentearekin solasaldia izango da, gaur, Zaldibian. Hark idatzitako Andrezaharraren manifestua liburuaz jardungo dira –ez da nahitaezkoa aurrez irakurrita joatea–, 18:00etan, udaletxeko beheko aretoan. Ximurrak xamur programako lehenengo ekitaldia da.













