Xabier Sanchez idiazabaldarrak eta Itziar Ibarbia alkizarrak irabazi dute Legorretako krosa
Legorretarrak Corpus eguna ospatzen ari dira. Ohiko moduan, eguna kirola eginez hasi dute, haurren eta helduen XVLI. krosa jokatu baita. Gizonezkoetan Xabier Sanchez idiazabaldarra nagusitu da. Bigarren postuan Aritz Garin villabonatarra sailkatu da eta hirugarrenean Mikel Fernandez ezkiotarra. Lehen legorretarra Aitor Zunzunegi izan da, bosgarren postuan. Emakumezkoei dagokienez, Itziar Ibarbia alkizarra nagusitu da. Bigarren postuan Izaro Perurena tolosarra sailkatu da eta hirugarrenean Olatz Aranzabe legorretarra.
Haurren lasterketei dagokienez, benjamin mailan Danel Urretabizkaia (Legorreta) eta Maren Ruiz de Loizaga (Idiazabal) nagusitu dira, kimu mailan Ugaitz Lazkanoiturbur legorretarra eta Ane Cerezo eta Iria Castilla legorretarrak, haur mailan Oihan Lopez ordiziarra eta Leire Muñoz legorretarra eta kadete mailan Sara Ezeiza eta Ane Alustiza legorretarrak elkarrekin heldu dira helmugara.
13:30ean Mikel Lasa eta Aratz Esnaola aizkolariek desafioa jokatu dute.
Arratsaldean, berriz, usadiozko ekintzen txanda izango da: 18:00etan, 35. Ardo Beltz txapelketa dastaketa izango da plazan; udalak ere sagardoa eta ardoa eskainiko die herritar eta bisitariei. Ondoren, merienden txanda izango da, eta amaitzeko, Joselontxos txarangarekin egingo dute kalejira.













