Mohammed Akka eta Ilyas El Boukili dira aurtengo Oilar Jokoaren irabazleak
Aurten, lehen aldiz, bi irabazle izan ditu jokoak. Akka izan da lehena parte hartzen, eta minutu bat baino gutxiago behar izan ditu oilarrarengana irsiteko. Udaltzainburuak jokoarekin jarraitzea erabaki du, eta ondoren izena emanda zeuden gaztetxoei parte hartzeko aukera eman die. El Boukili hamabigarren partaidea zen.
Ilyas El Boukili eta Mohammed Akka, aurtengo Oilar Jokoaren irabazleakTere Madinabeitia Oilar Jokoak bi irabazle izan ditu aurten: Mohammed Akka eta Ilyas El Boukili. Akka lehen partaidea izan da, eta El Boukili hamabigarrena.
Akkak 12 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako bosgarren maila ari da ikasten Haztegi ikastolan. Bera izan da lehen partaidea, eta minutu bat baino gutxiago behar izan du udaletxeko arkupeetatik, begiak estalita eta Goiz Deia txistularien Tranka-Tranka doinuaz eta publikoaren algaraz lagunduta, oilarra zegoen tokira iristeko. Jokoa, berez, bertan amaitu behar zen, baina udaltzainburuak atzetik izena emanda zeudenei aukera ematea eta aurrera jarraitzea erabaki du. Hala, hamabigarren postuan jokora atera den El Boukili izan da bigarren irabazlea. Honek 13 urte ditu, eta LH-6 ari da ikasten Domingo Agirre eskola publikoan.
Guztira 13 gaztetxo zeuden izena emanda aurtengo Oilar Jokoan parte hartzeko. Bi irabazleek 20 euro bana irabazi dituzte.














