Ordizian 1.750 euro bildu ditu Minbiziaren aurkako elkarteak
Maiatzaren 29an egin zen bilketa. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Ordizian egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Maiatzaren 29an egin zuten bilketa Ordizian.Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkartea. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Ordizian egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Guztira, 1.750 euro bildu zituzten maiatzaren 29an. Ikerketa onkologikorako dirua biltzeaz gain, “gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea, eta ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea” da helburua.
Hainbat boluntariok hartu zuen parte elkartasunezko jardunaldian, hiriko hainbat tokitako mahaietan banatuta. “Lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dira. Diru-bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitu ahal izango dira. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz, diru-bilketa bezalako ekimenak ezinbestekoak dira hauek mantendu ahal izateko”.













