Jose Migel Iturriotz kaleko lanak hilabete bukaerara arte luzatuko dira
Gipuzkoa plazatik Ordiziako noranzkoan errepidea itxita egongo da.
Jose Migel Iturriotz kaleko 15. eta 27. zenbakien artean euri-uren saneamendu sarea eta zoladura hobetzeko lanak luzatu egingo direla jakinarazi du Udalak. Ekainaren 14an amaituko zituztela iragarri bazuten ere, hilabete amaiera arte luzatuko dira, beraz, ordura arte itxita mantenduko da kalea.
Hori horrela, Gipuzkoa plazatik Ordizia alderako noranzkoan errepidea itxita egongo da, eta eragina izango du ere, 15 eta 27 zenbakien arteko atari eta lokaletara sartu-irteeretan. Bizilagunei ohartarazi zaie, azkeneko asteetan bezala jarraituko dutela. Oinezkoei dagokienez, sarbidea bermatuko da une oro, baina eragozpenak eta aldaketak sor daitezke oinezkoen ibilbideetan.