Abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako prezipitazio handiagatik
Ordubetean 15 litro metro koadroko baino gehiago pila daitezke. Trumoi-ekaitzak hegoaldetik iparraldera mugituko dira.

Euskalmet meteorologia agentziak Abisu horia ezarri gaur arratsaldeko 18:00etatik 00:00etara prezipitazio handia egitea espero duelako. Ordubetean 15 litro metro koadroko baino gehiago pila daitezkeela iragarri du.
“Zaparrada trumoitsuak botako ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki barnealdean. Zaparradekin batera txingorra (1-2 cm) egin dezake, eta haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Trumoi-ekaitzak hegoaldetik iparraldera mugituko dira”, dio agentziaren oharrak.
Bizkaiko barnealdean, Bizkaiko kostan, Arabako erdialdean, Ebro ondoko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean espero da euri gehien egitea.
Azken trumoi-ekaitz handia maiatzaren 19an bota zuen Lazkaon, eta kalte handiak eragin zituen. Ordu erdian 25,5 litro bota zuen.