Haimar Etxeberria irundarra azkarrena XCVI. Loinatz Proban
Haimar Etxeberria irundarra izan da azkarrena aurtengo XCVI. Loinatz Proban, XIII. Ion Lazcano memorialean. 130 txirrindularitik gorak hartu dute parte eta 155 km-ko erronka izan dute aurrean.
Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek goizeko 9etan jarria zuten hitzordua Beasainen. 130 txirrindularitik gora izan dira aurtengoan parte hartu dutenak eta 155km-ko erronka izan dute, Goierriko txoko desberdinetatik pasaz. Beasaindik abiatu eta Gabiria, Brinkola, Ormaiztegi, Olaberria eta Lazkao igaro dituzte pedalak astinduz.
Herrian giro bikaina izan da helmugan, jende ugari elkartuz bertan lehenengoaren iritsierarako. Aurtengoan, garaipena Haimar Etxeberria irundarrarentzat izan da, Finisher taldeko txirrindulariarentzat.
Sailkapena
- saria: Haimar Etxeberria (FINISHER)
- saria: Sergio Gutierrez (GOMUR)
- saria: Marc Cabedo (ALUMINIOS CORTIZO)
- Taldekako saria: FINISHER
- Mendiko saria: Victor Castellano (ESETEC-SALAZONES)
- Tarteko helmugak: Gabriel Otxando (GOMUR)













