Suziriaren jaurtiketarekin lehertu da haurren asteburua Ordizian
12:00etan puntuan udaletxeko balkoitik suziria piztu eta hasi da Santa Ana jaietako haurren asteburua. Kolorez bete dute plaza Nagusia herriko gaztetxoek. Bideoa eta argazkiak, albistean.
Festa giro bete-betean murgildu dira ordiziarrak gaur, Santa Ana festak iritsi baitira. Lehenengo asteburu hau, haurrena izango da batez ere. 12:00etan alkate jaun-andre txikiei aginpidea eman diete eta txikien kuadrilla ugari bildu dira Plaza Nagusian, ohikoa den bezala. Suziriaren jaurtiketarekin lehertu da festa. Plazan bildu diren gaztetxoen kuadrillak Ordiziarrak gera abestia kantatu du ozen.
Aginpidea hartu dute udaletxean Izewuwa Ehimwonzee eta Aitor Esnaola alkate jaun-andre berriek. Laguntzaileak, berriz, Enaitz Fajardo aguazila, eta Adei Etxarri eta Kai Donsion mazodunak. Txikien kuadrilla koloretsuak Plaza Nagusian elkartu eta txupinazoarekin lehertu da festa.
Jarraian, suziriaren jaurtiketa argazkietan:













