Maizpide euskaltegiak 'Belarriprest' antzezlana ikusteko gonbita luzatu du
Bihar izango da emanaldia, Maizpideko zineman, doan. Amaia Bonok osatutako lana da.
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak aurrera jarraitzen du abuzturako prestatutako ekitaldi agendarekin, eta biharko antzezlan bat programatu du: Amaia Bonok osatutako Belarriprest. Nire lehenengo sortzelana euskaraz. Ikuskizun bat izateaz gain, “esker oneko ekitaldia” ere bada, hori posible egin duten eragile guztiei zuzendutakoa.
Hitzaldi performatibo baten forma du Belarriprest lanak, beraz, “publikoarekin harreman zuzena eta jarraitua da, eta konplizitatea sortzen du”, egileak azaldu duenez. “Emozio bidaia bat da, amorrutik absurdoraino”. Ordu beteko iraupena du, eta “oso estetika errazarekin” eta umorearen bidez, publikoaren arreta bereganatzea lortzen du.
Belarriprest bihar, abuztuak 13, eskainiko dute Maizpideko zineman, 18:30ean. Sarrera doakoa da.
Patxi Perez eta Konpainia
Maizpidek antolatutako hurrengo ekitaldia hilaren 22an izango da, ostegunean,. Orduan, Patxi Perez eta Konpainia izango dira Lazkaoko plazan, 18:30etik aurrera dantza saioa gidatzeko.