BERTSOLARITZA

Goierriko Bertso Eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Haur, gazte zein helduei zuzendutako taldeak osatzeko helburua dute. Hilaren 23ra arte eman daiteke izena.

Goierriko Bertso Eskolako bi ikasle, iaz, Lazkaon, Lazkao Txikiren omenaldian.Aimar Maiz

Goierriko Bertso Eskolak zabaldu dute dagoeneko 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea. Zatoz bertso eskolara goiburupean, haur, gazte zein helduentzako taldeak osatzea da helburua.

Izena ematen dutenen arabera finkatuko dituzte egun eta ordutegiak, asterokoak izateko asmoz.

Irailaren 23rako eman behar da izena, telefonoz 688 870 217 deituz edota goierrikobertsozaleelkartea@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatziz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa