Osoko bilkuraren eta jubilatu egunaren deiak Olaberrian
Udalbatzak gaur egingo du osoko bilkura. Jubilatuen Eguna urriaren 13an ospatuko dute.
Olaberriko Udalbatzak ohiko osoko bilkura du gaur, osteguna, 16:00etan udaletxean. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea, 3.000 eurotik gorako fakturen onarpena, diruzaintzaren egoera, eta Zezilioenea ostatuaren kudeaketa-kontratuaren luzapena landuko dituzte.
Bestetik, aurten Jubilatuen Eguna urriaren 13an ospatuko da, udalak antolatuta. 13:00etan San Joan elizan meza, eta 14:00etan Arrieta jatetxean otordua izango dira. Bazkarirako izena eman daiteke, urriaren 7ra arte, udaletxean edo jubilatuen elkartean. Pentsiodunek menuaren erdia ordaindu beharko dute, eta gainerakoek osoa. Autobus zerbitzua ere jarriko dute, 12:20an Errekalden eta 12:30ean Ihurren. Itzulera 18:00etan egingo du.