Mozorrotzeko eguna dute gaur Zaldibian
Giro ezin hobea eta denetariko mozorroak ikusi ahal izan dira eguerditik. Argazki galeria albistean.
Zaldibiarrak herriko festak ospatzen ari dira, eta gaurkoa, mozorrotzeko eguna dute. Giro ezin hobea izan da eguerditik aurrera. Plaza inguruan jendetza hasi da biltzen bazkari herrikoiaren aurretik eta denetariko mozorroak ikusi ahal izan dira. Tradizionalagoak batzuk, originalagoak beste batzuk eta aktualitatea umorez jantzi dutenak ere izan dira asko.
Ostegunean hasi ziren festak, eta oraindik jaien ekuadorrean daude. Ikusi hemen egitarau osoa.
Eta jarraian, gaur goizeko argazki batzuk: