1.677 euro bildu ditu minbiziaren aurkako elkarteak Beasainen
Ekarpena egin zuten herritarrei eta boluntarioei "eskerrak" eman dizkie elkarteak.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak azaroaren 2an Beasainen egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei «eskerrak» eman nahi dizkie. 1.677,41 euro bildu zituzten kale mailan. Minbizia duten pertsonei babesa emateko eta ikerketa onkologikorako bideratuko dute lortutako dirua, besteak beste.