Buru osasuna eta suizidioa hizpide izango dituzte Beasainen
Jon Garcia Ormaza psikiatra izango da hizlaria Movember kanpainaren barruan antolatu duten hitzaldian.

Movember kanpainaren barruan, gizonezkoen buru osasuna eta suizidioa hizpide izango dituzte bihar, asteartea, arratsaldean izango den hitzaldian. Jon Garcia Ormaza psikiatra izango da hizlaria. Beasaingo udaletxeko areto nagusian izango da ekitaldia, 18:30ean hasita eta herritar guztiak gonbidatuta daude, gizonezkoak bereziki.