Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren finala Araban jokatuko da
Zigoitiko Gopegi herrian jokatuko da final nagusia, 2025eko apirilaren 5ean. Herrialdekako kanporaketak martxoaren 22an izango dira, eta Gipuzkoakoa Itsasondon da.
2024. urte bukaeran hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian, amaituko den Euskal Herriko XVI. Mus txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2ra arte, eta herrialdekako finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Gipuzkoakoa Itsasondoko Errota pilotalekuan jokatuko da martxoaren 22an.
Euskal Herriko Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai, eta Euskal Herriko Arautegi Ofiziala ere plazaratu du.
2023-2024 urteko Euskal Herriko 15. Mus txapelketa Zuberoako Altzai herrian jokatu zen 2024ko martxoaren 23an.
Gipuzkoako Eskoriatza herriko Jose Regaño eta Javier Eraña (Gipuzkoako txapeldunak) eta Nafarroa Garaiko Tafallako Carlos Gomez eta Alberto Lizar-en artean jokatu zuten Euskal Herriko 15. txapela. Azken horiek eraman zituzten txapelak Nafarroara.
2024-2025ko TXAPELKETAREN DATAK ETA EPEAK
Azarotik 2025ko martxoaren 2 arte herrietako kanporaketak jokatuko dira. Martxoaren 22an zazpi herrialdetako kanporaketak, eta apirilaren 5eanfinal nazionala Araban, Zigoitiko Gopegi herrian.
HERRIALDETAKO KANPORAKETAK. 2025eko martxoaren 22an
- Araba: Gasteiz (Lekua eta ordua zehaztuko dira)
- Bizkaia: Herria, ekua eta ordua zehaztuko dira
- Behe Nafarroa: Lartzabalgo Espelet ostatuan, 9:30ean.
- Gipuzkoa: Itsasondoko plazako frontoian, 15:30ean.
- Lapurdi: Urruña-Pausuko Xaia ostatuan, 15:00etan.
- Nafarroa Garaia: Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean, 8:30ean.
- Zuberoa: Santa Engraziko Denen etxea ostatuan, arratsaldez.
SARIAK. 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Hemen, sari garrantzitsuenak:
- Txapeldunak: Txapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)
- Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia. (*KARIBERA dena barne)
- 3. bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
- 4. bikote sailkatua: 500 € eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
- 5.etik 8.era sailkatutako bikoteentzat 250 €
- 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat 100 €
- Herrialdeko finaletan: Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…
- Partaide bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.
PARTE HARTZEA. Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen kanporaketa. Gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten. Hona aurreko urteetako datuak:
- 2009ko txapelketan: 1.120 bikote
- 2010: 1.800 bikote
- 2011: 2.200 bikote
- 2012: 2.250 bikote
- 2013: 2.060 bikote
- 2014: 2.125 bikote
- 2015: 2.100 bikote
- 2016: 2.050 bikote
- 2017: 2.040 bikote
- 2018: 2.150 bikote
- 2019: 2.300 bikote
- 2020ko txapelketa ez zen antolatu.
- 2021: 2.000 bikote
- 2022: 2.100 bikote
- 2023:2.100 bikote
Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.
Azken urtean gazte eta emakumeen parte hartzea indartzen ari da. Antolatzaileek diote lanean jarraituko dutela joera hori indartu eta zabal dadin.