Julio Sotok jantzi du Zaldibiako zapia
Zapi Janzteko bertso saioan nafarra izendatu zuten entzuleek onentzat. Iazko zapidunak, Jexuxmari Irazuk, lotu dio.
Zaldibiako Udazkeneko VII. Zapi Janztea bertso-bazkaria larunbatean egin zuten, Zubiburu elkartean. Lau bertsolariren arteko saio dotorea entzuteko aukera izan zuten elkartea bete zuten entzuleek, herrikoak ez ezik, Euskal Herriko toki askotatik joandakoak ere bai tartean. Jexuxmari Irazu, 2023ko zapiduna –irabazleak automatikoki hurrengo urtean ere kantatzeko txartela eskuratzen du–, Ane Labaka, Garazi Navarro eta Julio Soto ziren kantuan.
Bertsoaldi onak eta umoretsuak eskaini zituzten laurek. Saio “mamitsua eta ederra” izan zela adierazi dute entzuleek, eta asko txalotu zituten. Azkenean, entzuleek botoz eduki zuten saioko onena iruditu zitzaiena aukeratzeko ardura: Julio Soto. Saioaren ikur den buruko zapia Irazuk lotu zion, eta 2025eko Zapi Janztera ere gonbidatu dute Zapiak Bat elkarteko antolatzaileek.
Argazkiak: Ander Villar