Ander Deunaren omenezko jaiak

Mozorrotuen bazkarirako txartelak salgai, gaurtik

Azaroaren 24ra arte egongo da Ormazitegi APP-ean txartelak erosteko aukera. Hiru menu daude aukeran.

Realeko eta Athleticeko jokalariz osatutako futbolin erraldoia San Migel elizaren arkupeetan, iazko mozorro egunean. Iñaki Gurrutxaga

Ander Deunaren jaiak gerturatzen ari direla nabaria da dagoeneko Ormaiztegin. Udalak jakitera eman duenez, gaurtik azaroaren 24ra bitartean Mozorrotuen eguneko bazkarirako txartelak salagi egongo dira Ormaiztegi App-ean.

Aplikazioan sartu eta zaleko botoia sakatuta modu errazean eman daiteke izena. Beste aldi batzuetan bezalatsu, txartelak zenbakituta egongo dira eskuratzeko orduan.

Menuak:

  • Helduak: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria. 22 euro.
  • Beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, barazki menestra, lasaña beganoa, piña, kafea, ogia eta edaria. 22 euro.
  • Haurrak: patea, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin, izozkia, ogia eta edaria. 13 euro.

Haurrentzako aulkitxoa daukatenen kasuan, aulkia soilik erreserbatuko da erosketa egiterakoan, doan. Zenbakituta joango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa