BERTSOLARITZA

Nerea Elustondo, beste bi finalerdien zain

Legazpiko bertsolariak hirugarren egin du Oiartzungo saioan, eta datorren asteburuan Zarautzen eta hurrungokoan Arrasaten jokatuko diren beste bi saioetako puntuazioen zain geratu beharko du finalean ariko den ala ez jakiteko.

Finalerdietan sartuta dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta atzo Oiartzunen jokatu zen saioan Legazpiko Nerea Elustondok ezin izan zuen ziurtatu finalerako pasea, hirugarren postuan sailkatu eta gero. Beraz, datorren asteburuan Zarautzen eta hurrengoan Arrasaten jokatuko diren beste bi finalerdietako puntuazioen zain geratu beharko du sailkatuko den ala ez jakiteko.
 
Oiartzungo atzoko saioa Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 560,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu zen abenduaren 14an Donostia Arenan egingo den finalera. Bigarrena Ane Labaka izan zen, 552 punturekin, eta Elustondok 522,5 puntu eskuratu zituen. Atzetik sailkatu ziren Asier Azpiroz (475,5 puntu), Oier Etxeberria (468,5 puntu) eta Eli Pagola (449 puntu).

Datorren igandean jokatuko da bigarren finalerdia Zarautzen, Aritzbatalde Udal Kiroldegiko, 17:00etan, eta bertan oraindik txapelketan ari diren beste bi goierritarrek dute hitzordua, Urretxuko Amaia Iturriozek eta Segurako Eneko Araiztegik, hain zuzen. Beste bertsolariak Alaia Martin, Aner Peritz ‘Euzkitze’, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal dira.

Saioko sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta txarteldegian saioko egunean bertan ere salduko dira, aurretik agortuko ez balira.

Oiartzungo saioa bezala, Zarauzkoa ere zuzenean emango dute ETB4n.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa