Hezkuntza

Euskal Herriko Unibertsitatearen eskaintza, gaur Legazpin eta etzi Beasainen

Informazio jardunaldia egingo du, 18:30ean, Kultur Etxean. Asteazkenean Beasainen izango da hitzordua, ordu berean, Institutuan.

Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza ezagutzera emateko informazio saio bat egingo du gaur Legazpin. Bilera 18:30ean izango da, Kultur Etxean.

Legazpikoa, Gipuzkoako campusaren bidez lurraldean zehar egingo dituen jardunaldietako lehena da. Etorkizuneko unibertsitateko ikasleekin lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleek intereseko unibertsitate ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea da jardunaldi hauen helburua.

Beasainen ere egingo du informazio saioa, asteazkenean, hilak 27, 18:30ean, Beasaingo institutuko areto nagusian

 
 
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa