Ehunka herritarrek Irimon eman diote ongi etorria urte berriari
Ohitura zaharra jarraituz, herritar askok Irimon eman diote ongi etorria urte berriari. Eguraldi bikaina lagun, ehunka lagun igo dira Irimora. Bertan, Goierri kirol elkartekoek txorizoa eta salda eskaini diete guztiei.