Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean Lazkaon
Egun osoko egitaraua antolatu du Oin Arin Dantza Taldeak.

Igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Lazkaon. Oin Arin Dantza Taldeak antolatuta, egun osoko egitaraua antolatu dute, herriko plazan: Goizeko 10:30ean dantzariei ongi etorria egingo zaie, eta hamaiketakoa eskainiko da jarraian. 11:00ak aldera, kalejira egingo da herriko kaleetan zehar, toki desberdinetan dantzak eskainita. Horren ondoren, 13:00ean, dantzarien alardea izango da plazan eta 14:00ak aldera bazkarirako elkartuko dira parte-hartzaile guztiak. Arratsaldean, berriz, 16:30ean, jolasak eta Ttipika taldearekin dantza gidatuak eskainiko dira, bertaratzen direnei une dibertigarria eskaintzeko asmotan. Herritarrei bertaratzeko deia egin die Dantza Taldeak.