Idiazabaldik Bilbora joateko aldarria
Gure Eskuk bihar Bilbon 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' ekitaldia egingo du. Egun osoko egitaraua antolatu du. 17:30ean, manifestazioa da.

Idiazabalen ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Gure Eskuk, bihar Bilbon ‘Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki’ lelopean egingo duen mobilizaziora joateko deia eginez. Herri kantu taldekoek eta Axari dantza taldekoek parte hartu zuten ekitaldian.