Pantaila akustikoen lanagatik, San Joango lotunea itxita
Ordiziako N-I-422-2-E lotuneari eragingo diote larunbatean lanek.

Zarataren aurkako pantailak jartzeko lanek zirkulazioan eragina izango dute bihar. San Joango N-I-422-2-E lotuneari eragiten dio, eta bertan behera geratuko da Gasteizerako noranzkoan N-I errepidera sartzeko adarra, 08:00etatik 14:00etara.