Aldundiak autobus zerbitzua jarriko du Legazpitik geltokietako jaietara etortzeko, ostiral gauean
Aldundiko Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu uztailaren 11tik 12rako gauean, ostiraletik larunbatera, geltokietako jaiez gozatu nahi dutenek modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatu ahal izan dezaten. 23:30etik 02:30era ordu oro abiatuko dira Legazpitik (Saturnino Telleria) eta 20 minutu geroago iritsiko dira Urretxu-Zumarragara (Mugitegi). Urretxu-Zumarragatik Legazpira joateko ere autobusak egongo dira, 00:00etatik 02:00etara.












