Gabonetako haur parkea abenduaren 29, 30 eta 31n izango da
Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako haur parkea antolatu dute aurten ere. Abenduaren 29, 30 eta 31n izango da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 29an eta 30ean 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era eta 31n goizez soilik. Saio bakoitzeko sarrerak (goiza edo arratsaldea) 2,5 euro balio du. Egun osokoak, berriz, 4 euro. Sarrerak Ederrena pilotalekuan bertan salduko dituzte.













