
A eta B saileko dantzarien lehen kanporaketa jokatu dute Legazpin, Sustraiak dantza taldeak eta udalak antolatuta. Sara Escudero legazpiarra gailendu da A sailean, baina legazpiar gehiago ere izan dira.

Egun osoko egitaraua ondu dute Legazpiko Ukabilka eta Goierri beheko Harrobi Borroka Taldeekin batera. Jende andana batu da.



