Aldaketak datoz Zaldibiako plazaren inguruko mugikortasunean
Gaurtik aurrera kale horretako bizilagunek ordu laurdenez zamalanak egiteko baimena izango dute, eta 21:00etatik 08:00etara gauez aparkatu ahal izango da.
Zaldibiako plaza inguruko Santa Fe kaleko zatia.Zaldibiako Udala Zaldibiako Udalak jakinarazi du gaurtik aurrera Santa Fe 23, 25 eta 27ko bizilagunek 15 minutuz zamalanak (karga eta deskarga) egiteko baimena izango dutela baimendutako ordutegitik kanpo. Joan den astean jaso zuten bizilagun horiek baimendutako kotxe bakoitzari dagokion txartela.
Bestalde, udalak herritar guztiei jakinarazi nahi die, aurrerantzean gauez edonork aparkatu ahal izango duela plazako aparkalekuetan, beti ere 21:00etatik 08:00ak artean (ostiral eta larunbatetan izan ezik). 08:00etarako libre egon beharko du aparkalekuek komertzioetara hurbildu nahi dutenentzako eta bertako zamalanetako kamioientzat













