Iñaki Cabidok irabazi du Lemniskataren XII. Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketa
Bigarren izan da Imanol Zubiaurre, eta hirugarren Urbano Sanchez. Bertako saria Jose Miguel Romerorentzat izan da. Ohorezko Bazkide izendatu dute Luis Martinez Aniesa.
Sarituak ostiralean, Igartzako jauregian egindako sari banaketan.Lemniskata Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren Urtarrila, matematikaren bila zikloa amaitu da. Ostiralean, Aniceto Murillok zikloko azken hitzaldia eman aurretik, Lemniskataren XII. Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketaren sariak banatu zituzten Igartzako jauregian, eta igandean matematika jolas eta erronkak kalera aterata amaitu zuten aurtengo ekinaldia. Argazki lehiaketa Iñaki Cabidok (Lazkao) irabazi du, Ficticio lanarekin; bigarren izan da Imanol Zubiaurre (Beasain), Oinazeen espirala lanarekin; hirugarren Urbano Sanchez (Picanya-Valencia), Zenith lanarekin; eta bertako saria Jose Miguel Romerok (Ordizia) irabazi du, The Matter of Time lanarekin.
Lehiaketara aurkeztutako argazki batzuk hautatu dituzte, eta erakusketa jarri dute ikusgai Igartzako jauregian. Horrez gain, sari banaketa ekitaldia baliatu zuten Luis Martinez Aniesa Ohorezko Bazkide izendatzeko, sarearen esanetan “Lemniskataren alde egindako lana aitortuz”.

Lemniskatako ordezkaria Luis Martinez Aniesari oroigarria ematen.Lemniskata

Jose Miguel Romeroren ‘The Matter of Time’.

Iñaki Cabidoren ‘Ficticio’.

Imanol Zubiaurreren ‘Oinazeen espirala’.

Urbano Sanchezen ‘Zenith’.












