San Blas jaietako zinta-karrera, iruditan
Belaunaldien arteko loturak sustatu asmoz berreskuratu dute Adinetxe jubilatu elkarteak eta Xapobixi aisialdi taldeak. 30 haur eta gaztetxo inguruk hartu dute parte. Albistean, argazkiak eta bideoa.
Idiazabalgo San Blas jaietako zinta-karreran parte hartu duen haur bat, gaur arratsaldean.Iñaki Gurrutxaga Garai batean Idiazabalgo haur eta gazteen artean estimu handia zuen Zinta-karrera egin dute gaur San Blas jaietan. Azken hamarkada askoan ohitura galdua izan ondoren, Adinetxe jubilatu elkarteak eta Xapobixi aisialdi taldeak jolas hori berreskuratzea erabaki dute belaunaldien arteko harremanak sustatu asmoz.
Gaur, otsailak 2, Kandelaria egunez, egin dute zinta-karrera Idiazabalgo plazan. 30 haur eta gaztetxo inguru elkartu dira, eta Adinetxeko jubilatuek gidatu dute saioa. Haur bakoitzaren adinaren arabera, altuera ezberdinetan jarri dituzte zintak. Jolas erraza da: bizikleta gainean joanez eta esku batean arkatz bat hartuta, zintak azpialdean duen uztaitxoan arkatza sartu eta zinta ateratzea da helburua.
Komunikabideen arreta ere piztu du, tokikoak ez ezik, Euskal Telebistako bi saiotako kazetari eta kamerak bertan izan dira ekitaldiaren berri ematen.













