Legazpin eta Lazkaon ozen gaitzetsi dute Sarrigureneko hilketa matxista
Jendetza bildu da bi elkarretaratzeetan. 2003az geroztik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Legazpin, Itaiak deituta, eta Lazkaon, Lazkaoko Talde Feministak, arrigurenen (Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte. Gizon batek bere bikotekidea hil du, 28 urteko emakumezko bat, eta beste bat larri zauritu du. Erasotzailearen ama da zauritutakoa. Euskal Herrian aurten gertatu den lehenengo hilketa matxista da Sarrigurengoa. 2003tik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Jendetza bildu da bi elkarretaratzeetan. Atzo, berriz, Beasainen elkartu ziren.














