Ataungo Truk karta jokoa eskuratzeko aukera, etzi
Atseden-toki elkartean banatuko dute goizez nahiz arratsaldez.
Ataungo jubilatuen elkarteko kideak karta-jokoan. Manex Usarralde Atseden-toki jubilatuen elkartea belaunaldiz belaunaldi jokatu den karta-jokoa berreskuratu nahian dabil eta horretarako, Truk karta-jokoa Ataunen lana (liburuxka eta USBa) osatu du, «bere ezagutza gal ez dadin eta belaunaldi berriek ere jokoa ikasi eta gozatu dezaten». Lan horren kopia eskuragarri egongo da ostegunean, martxoaren 5ean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 19:30era, Atseden-tokin.













