Dena eta Ezpalak taldeen kontzertua, bertan behera
Bi taldeak gaur ziren jotzekoak Legorretako Herri Antzokian.
Ezpalak talde zestoarreko kideak. Hitza Satto kultur elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Dena eta Ezpalak taldeek gaur gauean Legorretako Herri Antzokian ematekoak ziren kontzertua bertan behera geratu da. “Taldeen arazoak direla eta, ezin izango da egin kontzertua”, da zabaldu dute mezu laburra.














