Elkartasuna

Gazaren aldeko mezuak grabatzeko eszenatoki bat jarriko dute

Bideo labur guztiekin bideo muntai handi bat osatu nahi du Lazkao-Palestina herri ekimenak.

Palestinako bandera.Ariane Vierbücher

Lazkao-Palestina herri ekimenak Gazaren aldeko bideo laburrak grabatzeko eszenatoki  txiki bat jarriko du Lazkaoko plazan, gaur, 18:30ean. Gazarako mugimendu globalak genozidioa salatzen eta Palestinari elkartasuna adierazten dioten mezuak grabatzeko eskaria egin du. Bideo labur guztiekin bideo muntai handi bat osatu nahi du eta. Bideoak minutu bat baino gutxiagokoak eta bertikalean grabatuta izan behar dute.

Izan ere, martxoaren 29an konboi humanitario bat eta itsas ontzidi bat aldi berean abiatuko dira Mediterraneoko portu desberdinetatik. Herrialde desberdinetako milaka pertsona mobilizatuko dira indarkeria gabeko erantzun batean Gazako genozidioa salatzeko. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa