Martxoaren 8ko ekitaldiak
Gaur Martxoak 8 da, Emakumeen Eguna, eta urteroko moduan Urola Garaiko Koordinadora Feministak hainbat ekitaldi egin ditu. Goizean emakume sortzaileek podcast-a egin dute Areizaga-Kalebarren plazan eta ondoren elkarretaratzea egin dute toki berean, Beste mundu bat feminismotik lemapean. Elkarretaratzea bukatu denean, bermuta hartzera joan dira.














