Sua Kalerrotako garaje batean
Atzo gauean sute bat izan zen biltegi bezala erabiltzen den Kalerrotako garaje batean. Zorionez, suhiltzaileak garaiz iritsi ziren. Ateko zirrikitutik ura bota zuten eta kamera baten bidez sua itzaltzen ari zirela ikusi ahal izan zuten, atea bortxatu aurretik.













