Santikutz jaiak

Santikutz jaietako ganadu ferian postua jartzeko eskaera

Artisau lanekin eta baserriko produktuekin postua jarri nahi dutenek martxoaren 22ra arteko epea dute udalean eskaera egiteko. Ganadu feria maiatzaren 2an egingo da, Kale Nagusian.

Santikutz jaietan ganadu azoka egingo da aurten ere, maiatzaren 2ko goizean, eta bertan salmenta posturen bat jarri nahi dutenek, hilaren 22ra arte dute dagokien eskaria egiteko. Udalaren www.legazpi.eus  webgunean egin behar dute eskaria.
 
Kale Nagusian zehar egiten da ganadu azoka, beheko aldean, eta kaleko goi aldean zeramika, bitxigintza edo baserriko produktuak saltzen dituzten postuak jarri ohi izan dira, besteak beste.
 
Udalak martxoaren amaieran emango die jakitera eskatzaileei onartuak diren ala ez.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa