Laburbira zirkuitua Ordiziara iritsiko da gaur
Taupa euskaltzaleen mugimenduak sustatzen du ekimen hori. Aurten zazpi film-labur proiektatuko dituzte.
'Geratzen den hori' film-laburraren fotograma bat. Hitza Gaur, 18:00etan, Taupa mugimenduak antolatutako Laburbira 2026 zirkuituko zazpi film labur proiektatuko dituzte Ordiziako Herri Antzokian: Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian); Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz); Fishy (June Asua); A-Maniki (Elixabet Nuñez); Geratzen den hori (Aitor Gametxo); Orain zer? (Ainhoa Urgoitia) eta ‘GeraHotzikara (Ane Cuesta).













